XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aiherra HERRIKO BESTEN BIGARREN EGUNA.

Herriko bestak helduden larunbatean zortzi hasten eta, beha dezagun aurtengo programak bigarren egunean (igandearekin) eskaintzen daukunari.

Urte guziz berezitasun zerbait aurkitzen dugu igandearekin.

Aurten indar jokoen aldi dugu Apaiziko plazan, beren balentriak erakutsiko baitauzkute Goikoetxea harri altxazale ezagunak, bai eta Bengoetxea ta Lakasa aizkolariek, Betbeder lasto altxariak eta Martinon zakulariak.

Donamartiriko soka tira ekipa ere hor izanen da, kostaldeko baten aurka ariko zaukuna.

Gero laugarren urtekotz hor izanen dira aihertarrekin, Antzuolatik etorri lagunak.

Funtsean, 10 orenetan, iraganen den meza nagusitik landa, herriak eskaini hameketakoa denek elgarrekin hartuko dugu behereko plazan, indar jokolari ala txarranga ta musikariekin betan.

Pentsatzekoa da, gaitzeko giro alai batek goizetik bazterrak harrotuko dituela, bazkariarekin seroretan segituz.

Usaiako dantzaldi ala susko zezenarekin bururatuko dugu bigarren egun hau, apairin, aingirak ostatuetan jastatu ondoan.

Ahantzi gabe Adixkideak txaranga ta Baionako gaiteroak egun guziak hor izanen direla alaitasun haundienean, hirugarren egunera pasatuko gira doibat lo egin ondoan. Segida helduden astean....